XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
HAMARGARRENA:Azken-erabakien aurka, arduralaritza-auzipidetara jo aurretik egin beharrekoa den birrabiatze-eskea egin ahal izango da. HAMAIKAGARRENA:
Eraskin gisa ematen den itxura-ereduaren arauerako bi aldaki aurkeztuko dira, honako bide hauetako batetik, aukeran:
- Gipuzkoako Oñatiko Herri-Arduralaritzaren Eusko Ikas-Erakuntzan.
- Postetxeko idazguetan, hertsi gabeko-eskutitz azalean Oñatiko H-A.E.I.-E.-ko Artezkari Jauna ezarriz eta eskabide beraren egiaztapen-zigilua duelarik.
Dei honetarako eske-idazkiak eta oinarri-arauak toki hauetan eskura daitezke:
- Gipuzkoako Oñatiko H-A.E.I.E.-n.
- Eusko Jaurlaritzaren Egoitzan.
Wellingtongo Dukearen kaleko 2an.
Gasteiz.
HAMABIGARRENA:Dei bakoitzaren zabalkundea hiru egunkaritan gutxienez iragarpenak argitaratuz egingo da, talde bakoitzari dagozkion saloak egingo direneko eguna, ordua eta tokia zehaztuz.
Aukeratutakoen zerrenda, bai lehenengo aldian, bai behin-betikoan, ateratako puntoen zehaztapena eman dezaten zerrendak honako hauetako iragarki-oholtzetan jarrita ezagutaraziko da:
- Lehendakaritza-Saileko Herri-Ihardunerako Artezkaritza.
Wellingtongo Dukearen kalea, 2.
GASTEIZ.
- Hezkuntza-Sailaren lurralde-ordezkaritzak:
- Gipuzkoako Ordezkaritza: Lasala Plaza, 2. DONOSTIA.
- Bizkaiko Ordezkaritza: Poza Lizentziatuaren kalea, 55. BILBO.
- Arabako Ordezkaritza: Gasteiz Hiribidea, 31. GASTEIZ.
HAMAHIRUGARRENA:1. Deiaren iragarpena egin ondoren, eske-idazkiak hamaikagarren oinarri-arauan esandako eran aurkezteko epea, oinarri-arau hauek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu daitezen egunaren biharamonetik hasi eta 10 lan-egunekoa izango da.
2. Deia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dedin egunaren eta saioen lehenengo aldia egiteko egunaren artean 21 lan-eguneko aldi bat izango da gutxienez.
3. Lehenengo aldiko saioak egin daitezen egunaren eta bigarren aldikoak egin daitezen egunaren artean 6 lan-eguneko aldia izan beharko da gutxienez.
Gasteiz, 1982garreneko Maiatzak 24.